41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

470/2024 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen baita 240/2023 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Errekurtso hori Marta Segura Belio andreak jarri zuen, Javier Sagaseta Pérez jaunaren, David Arguijo Pérez jaunaren, David Aquerreta Berdonces jaunaren, David López Magaña jaunaren, Raúl López Magaña jaunaren, Adrián Gonzalvo Urmeneta jaunaren eta Oliver Tejada Calero jaunaren izenean eta haiek ordezkatuz.

Marta Segura Belio andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Javier Sagaseta Pérez jaunaren, David Arguijo Pérez jaunaren, David Aquerreta Berdonces jaunaren, David López Magaña jaunaren, Raúl López Magaña jaunaren, Adrián Gonzalvo Urmeneta jaunaren eta Oliver Tejada Calero jaunaren izenean eta haiek ordezkatuz, Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deialdia egiteko, 2023ko ekainaren 23an emandako ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoei eman zaien administrazio isiltasunaren bidezko ezespenaren aurka. Ezetsitako errekurtso horiek, zehazki, kalifikazio epaimahaiaren 2023ko uztailaren 3ko Erabakiaren aurka jarri ziren (lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldiaren emaitzak argitara ematekoa), baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 18ko 4312/2023 Ebazpenaren aurka ere, zeinaren bidez Nafarroako Foruzaingoko agente lehen batzuen izendapena egin baitzen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko agente lehena izateko berrogeita lau lanpostu barne igoeraz eta kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren barruan (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 1039/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea 240/2023 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Errekurtso hori Marta Segura Belio andreak jarri zuen, Javier Sagaseta Pérez jaunaren, David Arguijo Pérez jaunaren, David Aquerreta Berdonces jaunaren, David López Magaña jaunaren, Raúl López Magaña jaunaren, Adrián Gonzalvo Urmeneta jaunaren eta Oliver Tejada Calero jaunaren izenean eta haiek ordezkatuz.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, eta Marta Segura Belio andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, hura aritzen baita Javier Sagaseta Pérez jaunaren, David Arguijo Pérez jaunaren, David Aquerreta Berdonces jaunaren, David López Magaña jaunaren, Raúl López Magaña jaunaren, Adrián Gonzalvo Urmeneta jaunaren eta Oliver Tejada Calero jaunaren izenean eta haiek ordezkatuz.

Iruñean, 2024ko otsailaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2402464