41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko Udaleko alkate Xuriñe Peñas Lópezek 738 Ebazpena eman duela, 2024ko otsailaren 15ean, Alkatetzak berezko dituen eginkizunak uzteko –legeak ezarritako mugekin– honako honen esku, bera udalerritik kanpo egoteagatik:

Javier Villanueva Aldave, 2024ko otsailaren 19tik 23a arte, biak barne.

Argitara ematen da, bete beharrez Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikulua; nolanahi ere, aipatu ebazpenak ematen den egunetik aurrera izanen du indarra.

Sarrigurenen, 2024ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2402801