41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tafallan, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2402327