2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PETILLA ARAGOI
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Petilla Aragoiko Udalak, 2023ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldiko plantilla organikoa.
Dagozkion iragarkiak argitaratu ondotik 2024ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean, eta iragarki-taulan, jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsi da 2024ko plantilla organikoa.
Petilla Aragoin, 2024ko otsailaren 9an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Lanpostuaren izena: idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanaldia: %40. Lanpostuko osagarria: %56,44. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa.
Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Lanaldia: %20,50. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %38,50. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. Egoera: jardunean.
Izenen zerrenda
Lan-kontratudunak.
Etienne Alzate Figueras: bitarteko idazkaria. Administrazio-kontratua. Maila: A. Lanaldia: %40. Lanpostuko osagarria: %56,44. Antzinatasuna: 2018ko abenduaren 11.
Idoya Landarech Zozaya: administrari-ofiziala. Maila: C. Lanaldia: %20,50. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %38,50. Antzinatasuna: 2004ko uztailaren 1a.
Iragarkiaren kodea: L2402483