41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2023ko abenduaren 29an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024rako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Ondotik, iragarkia paratu zen iragarki-taulan, eta argitara eman zen 2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 9an, interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez zitzaten, hamabost egun balioduneko epean. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aurreko epea igarota, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontua behin betiko onetsi da, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontua, laburturik, bat etorriz aipatutako foru legearen 202.3 artikuluarekin, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari dagokionez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 39.600,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 109.590,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 34.750,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 23.775,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 90.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 297.715,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 61.900,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.570,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 54.065,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 177.180,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 297.715,00 euro.

Petilla Aragoin, 2024ko otsailaren 9an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2402481