2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAGUEKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Olagueko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, herritarrek eta interesdunek espedientea ikusi ahal izanen dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.
Olaguen, 2024ko otsailaren 14an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zubillaga Sagües.
Iragarkiaren kodea: L2402622