41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

16/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Agindua, "Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena" izeneko 296 eredua onetsi zuena.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluak ezartzen duenez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordainarazteko orduan, Estatuak unean-unean ezarrita dituen arauekin alderatuta, funtsez eta formaz eduki bera duten arauak aplikatuko ditu Foru Komunitateak. Era berean, artikulu horrek Foru Komunitateari esleitzen dio zergaren aitorpen eta sarrera ereduak onesteko eta likidazio aldi bakoitzerako sarrera epeak ezartzeko eskumena. Eredu horiek, gutxienez, lurralde erkideko datu berak izan behar dituzte, eta sarrera egiteko epeak ez dira nabarmen aldatu behar Estatuko Administrazioak adierazitakoetatik.

Estatuak 296 ereduaren alderdi batzuk aldatu dituenez, beharrezkoa da aldaketa horiek Nafarroara ekartzea. Aldaketa horren bidez, informazio osoa eskuratu nahi da, eta errekerimenduen kopurua murriztu, bai erakunde ordaintzaileei, bai sozietateen gaineko zergaren subjektu pasibo diren erakundeek ordaindutako etekinen hartzaileei, zerga hori Estatuak, Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundiek eta/edo Nafarroako Foru Komunitateak batera eska dezaketen kasuetan.

Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen testu bateginaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, zerga horren aitorpena eta haren konturako ordainketak egiteko ereduak Ogasuneko ministroak onetsiko ditu, eta hark ezarriko ditu, halaber, aurkezteko modua, tokia eta epeak, bai eta modu telematikoan aurkezteko kasuak eta baldintzak ere. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluari jarraikiz, ulertu behar da gaikuntza hori ematen zaiola Nafarroako Gobernuan zerga arloko eskumena duen departamentuko titularrari.

Foru agindu honen bidez garatutako erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2009 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Horrenbestez, aipatutako xedapenekin bat,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatu egiten da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Agindua, "Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena" izeneko 296 eredua onetsi zuena.

Azaroaren 10eko 183/2009 Foru Aginduaren II. eranskina honela aldatzen da:

Bat.–II. eranskina, aurrerantzean, eranskina deituko da.

Bi.–"ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA" eremua gehituko da 2. motako erregistroaren (hartzailearen erregistroa) C letran, erregistro diseinuen 77-84 idazguneetan, eta zuriunez betetako eremuak eguneratuko dira:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

77-84

Alfazenbakizkoa

ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA:

Aitortutako erregistroa modu bakarrean identifikatzen du. Eremu hau aitortzaileak aukeratutako irizpidearen arabera bete daiteke (norberak sortutako kanpoko gakoa, alfazenbakizko kodea, sekuentzia zenbaki korrelatiboa, etab.).

85-90

-

ZURIUNEAK

Hiru.–D letra gehituko da.

D. 2. motako erregistroaren eranskinak.

Eranskin bat, Estatuan, Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundietan eta Nafarroako Foru Komunitatean egindako atxikipenen eta konturako sarreren xehakapena jasotzen duena.

"Gakoa" eremuan (2. motako erregistroko –hartzailearen erregistroa– 100-101 idazguneak) zerrendatutako errenta motaren balioak honako hauek direnean: 1 (entitateen funts berekietako partaidetzatik datozen dibidenduak eta beste errenta batzuk, soil-soilik 1 balioa hartzen badu "ordainketa" eremuak, 2. motako erregistroko –hartzailearen erregistroa– 148. idazguneak), 2 (kapital berekiak hirugarrenei lagatzetik datozen interesak eta beste errenta batzuk, soil-soilik 1 balioa hartzen badu "ordainketa" eremuak, 2. motako erregistroko –hartzailearen erregistroa– 148. idazguneak), 3tik 11ra (kanonak), 12 (bizi- edo baliaezintasun-aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren etekinak), 13 (kapital higigarriaren beste etekin batzuk, orain arte aipatu ez direnak), 22 (administratzaileen eta administrazio kontseiluetako kideen ordainsariak) edo, ordaintzailea pertsona juridikoa edo establezimendu iraunkorra bada, errenta bat aldi berean bi lurraldeetan lortu dela uler daitekeenean; bat datorrelako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren 22 lau eta 23 bi artikuluetan edo Nafarroako Foru Komunitatearekiko Ekonomia Hitzarmenaren 30.2 artikuluaren bigarren paragrafoan aipatzen diren errentekin; "Estatuan, Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundietan eta Nafarroako Foru Komunitatean egindako atxikipenen eta konturako sarreren xehakapena jasotzen duen eranskina" ("F" orri mota) beteko da, baldin eta egindako atxikipenak edo konturako sarrerak eragiketen bolumenaren heinean banatzen badira Estatuaren eta foru ogasunen artean.

«ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA» eremuak (2. motako erregistroko 77-84 idazguneak) eduki bera izanen du hartzailearen erregistroan (2. motako erregistroa) eta hartzaile horri dagokion "Estatuan, Euskal Autonomia Erkidegoko foru aldundietan eta Nafarroako Foru Komunitatean egindako atxikipenen eta konturako sarreren xehakapena jasotzen duen eranskina" ("F" orri mota) delakoan.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIBAPENA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA:

"2" konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA:

"296" konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA:

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ:

1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

18-26

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN IFZ:

Haren edukia izanen da 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) HARTZAILEAREN IFZ eremuan (18-26 idazguneak) adierazi dena erregistro honi dagokion ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA eremurako (eranskin honetako 77-84 idazguneak).

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ:

Haren edukia izanen da 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ eremuan (27-35 idazguneak) adierazi dena erregistro honi dagokion ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA eremurako (eranskin honetako 77-84 idazguneak).

36

Alfabetikoa

F/J:

Haren edukia izanen da 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) F/J eremuan (36. idazgunea) adierazi dena erregistro honi dagokion ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA eremurako (eranskin honetako 77-84 idazguneak).

37-76

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATE-IZENA EDO IZENDAPENA:

Haren edukia izanen da 2. motako erregistroko (hartzailearen erregistroa) HARTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATE-IZENA EDO IZENDAPENA eremuan (37-76 idazguneak) adierazi dena erregistro honi dagokion ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA eremurako (eranskin honetako 77-84 idazguneak).

77-84

Zenbakizkoa

ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA:

Hartzailearen erregistroetako bakoitza identifikatzen du.

Adieraziko da ERREGISTRO IDENTIFIKATZAILEA EDO ORDENAREN ZENBAKIA eremuaren eduki berbera (2. motako erregistroko –hartzailearen erregistroa– 77-84 idazguneak), eranskin honetan zehaztutako hartzailearen erregistroari dagokiona.

85-149

Zenbakizkoa

ESTATUAN, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO FORU ALDUNDIETAN ETA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN EGINDAKO ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK:

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Ekonomia Hitzarmenaren 30.2 artikuluaren bigarren paragrafoan eta Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren 22 lau eta 23 bi artikuluetan aipatzen diren errenten kasuan, baldin eta egindako atxikipenak eta konturako sarrerak eragiketen bolumenaren heinean banatzen badira Estatuaren eta foru ogasunen artean, entitate ordaintzaileak, aipatu errendimenduen gainean guztira egindako atxikipenen eta guztira egindako konturako sarreren zenbatekoak adierazteaz gain, "Atxikipenak eta konturako sarrerak" eremuan (2. motako erregistroko –hartzailearen erregistroa– 121-133 idazguneak) egin behar baitu hori, beste azpieremu hauek ere bete beharko ditu, bereizita identifikatzeko administrazio eskudunetako bakoitzari egindako atxikipenak eta konturako sarrerak:

(85-97) ESTATUKO OGASUNA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Ikurrik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da benetan Estatuko Ogasun Publikoan egin diren atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoa, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Ekonomia Hitzarmenaren 30.2 artikuluaren bigarren paragrafoan eta Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren 22 lau eta 23 bi artikuluetan aipatzen diren errendimenduei dagozkienena.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

85-95 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

96-97 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

(98-110) NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Ikurrik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da benetan Nafarroako Foru Komunitatean egin diren atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoa, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Ekonomia Hitzarmenaren 30.2 artikuluaren bigarren paragrafoan aipatzen diren errendimenduei dagozkienena. Bestela, eremu hau zeroz beteko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

98-108 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

109-110 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

(111-123) ARABAKO FORU ALDUNDIA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Ikurrik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da benetan Arabako Foru Aldundian egin diren atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren 22 lau eta 23 bi artikuluetan aipatzen diren errendimenduei dagozkienena.

Bestela, eremu hau zeroz beteko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

111-121 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

122-123 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

(124-136) GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Ikurrik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da benetan Gipuzkoako Foru Aldundian egin diren atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren 22 lau eta 23 bi artikuluetan aipatzen diren errendimenduei dagozkienena.

Bestela, eremu hau zeroz beteko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

124-134 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

135-136 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

85-149

Zenbakizkoa

(137-149) BIZKAIKO FORU ALDUNDIA.

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Ikurrik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da benetan Bizkaiko Foru Aldundian egin diren atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren 22 lau eta 23 bi artikuluetan aipatzen diren errendimenduei dagozkienena.

Bestela, eremu hau zeroz beteko da.

Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da:

137-147 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

148-149 Egindako atxikipen eta konturako sarreren zenbatekoaren zenbaki dezimalen zatia (halakorik ez badu, zeroz beteko da).

150-499

-

ZURIUNEAK

500

Alfabetikoa

ORRI MOTA:

"F" konstantea

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta aplikatuko zaie 2023ko ekitaldiari dagozkion aitorpen informatiboei, zeinak 2024ko ekitaldian aurkeztuko baitira.

Iruñean, 2024ko otsailaren 8an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2402256