41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da 2024. urteko plantilla organikoa, eranskinean zehazten den eran. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: idazkari kontu-hartzailea. A maila. Lanaldia: %40. Lanpostuko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. C maila. Lanaldia: %30. Lanpostuko osagarria: %30. Mailako osagarria: %12. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa.

Izenen zerrenda

Lan-kontratudunak.

Etienne Alzate Figueras: idazkari kontu-hartzailea. A maila. Lanaldia: %40. Lanpostuko osagarria: %35. Antzinatasuna: 2018ko abenduaren 11.

Idoya Landarech Zozaya: administrari-ofiziala. C maila. Lanaldia: %30. Lanpostuko osagarria: %30. Mailako osagarria: %12. Antzinatasuna: 2004ko uztailaren 1a.

Xabierren, 2024ko otsailaren 13an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2402592