41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ezkurrako Udalak, 2024ko otsailaren 13an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko ekitaldiko aurrekontua.

Aurrekontua jendaurrean jarriko da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta hura laburturik argitaratzeko izapidea beteko da.

Ezkurran, 2024ko otsailaren 12an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.

Iragarkiaren kodea: L2402561