2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIAKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Eliako Kontzeju Irekiak, 2024ko otsailaren 8n egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024. urteko aurrekontu orokorra.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea); hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.
Elian, 2024ko otsailaren 8an.–Kontzejuko burua, M.ª José Larrea Requejo.
Iragarkiaren kodea: L2402612