2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan denez eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, argitaratzen da Udalaren 2023ko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien behin betiko onespena; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aurrekontua hasiera batez onetsi zen Udalaren 2024ko urtarrilaren 9ko osoko bilkuran.
Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2024ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 22an.
Hona hemen aurrekontuaren laburpena:
DIRU-SARRERAK:
1.–Zuzeneko zergak: 611.000,00 euro.
2.–Zeharkako zergak: 45.000,00 euro.
3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 549.600,00 euro.
4.–Transferentzia arruntak: 1.238.750,00 euro.
5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 696.300,00 euro.
6.–Inbertsioen besterentzea: 0,00 euro.
7.–Kapital-transferentziak: 377.800,00 euro.
8.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 3.518.450,00 euro.
GASTUAK:
1.–Langileria-gastuak: 653.500,00 euro.
2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.374.100,00 euro.
3.–Finantza-gastuak: 2.000,00 euro.
4.–Transferentzia arruntak: 140.600,00 euro.
5.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 5.000,00 euro.
6.–Inbertsio errealak: 1.343.250,00 euro.
7.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.
8.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Gastuak, guztira: 3.518.450,00 euro.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Cabanillasen, 2024ko otsailaren 14an.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.
Iragarkiaren kodea: L2402623