41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Beireko Udalak hasiera batez onetsi zuela, 2024ko otsailaren 5ean egindako osoko bilkuran, 2024ko udal aurrekontuaren espedientea.

Bizilagunek eta interesdunek aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Alegaziorik egiten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Beiren, 2024ko otsailaren 7an.–Alkatea, Pilar Sánchez Ongay.

Iragarkiaren kodea: L2402335