41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

23-02019 gora jotzeko errekurtsoa, kontra egiten diona 2023ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari

Iragarki honen bidez komunikatzen da María Milagros Azcona Sánchezek gora jotzeko errekurtso bat jarri duela, Barañaingo Udaleko osoko bilkurak hartutako erabaki baten kontra, zeina argitaratu baitzen 2023ko irailaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hizpide zuena 2023ko plantilla organikoaren onespena. Eskatzen du deklara dadila plantilla organikoaren onespena ez dela legearen araberakoa.

Interesdun diren guztiak epatzen dira, aukera izan dezaten alegazioak egiteko, hamar egun balioduneko gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Alegazioak Barañaingo Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira (Udaletxe plaza, 46), edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Hori dena, jarraikiz aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluei.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko, eta, horretarako, eskabide bat aurkeztuko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez, zeina zuzenduko baitzaio Barañaingo Udaleko idazkariari. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Barañainen, 2024ko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2402510