2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Honen bidez, jakinarazten da Artaxoako alkate Juan Ramón Elorz Domezainek ebazpen bat eman duela, otsailaren 6an, zeinaren bidez Carlos Luna Goñi alkateordearen esku utzi baititu alkatetzaren berezko eginkizunak, karguaren eginkizunak bete ditzan, alkatea kanpoan den bitartean.
Argitara ematen da, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen, Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua); dena dela, indarrean jarriko da aipatutako ebazpena ematen den egunetik beretik.
Artaxoan, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Iragarkiaren kodea: L2402496