41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2024ko urtarrilaren 23an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldirako gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra, legez eskatutako gehiengoarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako izapideak betez.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter ditzaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Arakilen, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2402374