2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Oibarko Udalak, 2023ko abenduaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa. Hura argitaratu zen 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean, eta ez da alegaziorik aurkeztu ezarritako epean.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Oibarren, 2024ko otsailaren 13an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
–Idazkari bat, Oibar-Leatxeko Udalen Batasunekoa. Maila: A. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %9,88. Hutsik.
–Zerbitzu anitzetako 2 arduradun. Maila: C. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko testu bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %19,52. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %2,6.
–Administrari-ofizial bat. Maila: C. Lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko testu bateginaren 40.5 artikuluan ezarritako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %38,55. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %2,6.
–Gerokultore-zaintzaile bat. Maila: D. Lanaldi osoa. B gidabaimena.
Elikagai-manipulatzailearen txartela. Titulazioa: profesionaltasun ziurtagiria, mendekotasuna dutenei laguntza soziosanitarioa emateko gizarte erakundeetan edo etxean; erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria (Lanbide Heziketako erdi mailako zikloa) edo baliokideak: klinikako teknikari laguntzailea, psikiatriako teknikari laguntzailea, erizaintzako teknikari laguntzailea. Mendekotasuna duten pertsonei arreta emateko teknikaria (LHko erdi mailako zikloa), salbuespeneko gaikuntzako ziurtagiria, behin-behineko gaikuntzako ziurtagiria. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria: %8. Hutsik.
Lan-kontratudunak.
–Garbiketako 2 peoi. Taldea: E. Lanaldi partziala: %50. E taldeko osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %4. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu hutsak.
–Gizarte-langile bat. Taldea: B. Lanaldi osoa. Lanpostuko osagarria: %19,50. Zuzendaritza lanpostuko osagarria: %10. Hutsik.
–Gerokultore bat. Taldea: D. Lanaldi osoa. Lanpostuko osagarria: %12. Arrisku bereziko osagarria: %8. Hutsik.
Izenen zerrenda
Funtzionarioak.
Antonio Martínez Sanzol. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean. 1985-07-22tik aitortutako zerbitzuak. Gradua: 7.
Sergio Elarre Domeño. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean. 2023-08-07tik aitortutako zerbitzuak.
Susana Jiménez Maestre. Administrari-ofiziala. Administrazio egoera: jardunean. Jarduneko idazkariaren eginkizunak betetzen, Alkatetzaren abuztuaren 3ko 145/2023 Ebazpenaren bidez. 2008-06-25etik aitortutako zerbitzuak. Gradua: 2.
Administrazio-araubideko langileak.
Laura Oset Larraz. Garbiketako peoia. Administrazio egoera: jardunean.
M.ª Carmen Pérez Sabalza. Garbiketako peoia. Administrazio egoera: jardunean.
Idoia Marín Zabalbide. Gerokultorea. Egoera: jardunean.
Lan-kontratudunak.
Edurne Sesma Aguas. Gizarte-langilea. Egoera: jardunean.
María Cruz Macía Ibarrola. Gerokultorea. Egoera: jardunean.
Iragarkiaren kodea: L2402787