1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Tuterako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko urriaren 23an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04295.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200104295 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
–Lote bakarra:
Erregistrokoa: LEHENA: Tuterako 16826 zenbakiko finka, 378. liburuan, 1874. liburukian, 86. orrian inskribatua (IDUFIR: 31018000891177); honela deskribatzen da erregistro liburuetan:
Sei.–Eskaileretatik igota, hirugarren solairuko eskuineko etxebizitza edo pisua, Tuterako Robles Pintado kaleko hiruan. G motakoa eta A letrakoa da. Azalera eraikia laurogeita zortzi metro eta hamar dezimetro koadrokoa da eta azalera erabilgarria, berriz, hirurogeita bederatzi metro eta bost dezimetro koadrokoa. Lau gela, sukaldea eta bainugela ditu. Mugakideak: aurrealdean, eskailera-burua, solairu bereko ezkerreko etxea eta eraikinaren patioa; sartu eta eskuinean, eraikinaren patioa eta elkartearen etxebizitza multzoa, Bernardino Lacarra kalekoa; ezkerrean, Robles Pintado kalea; eta atzealdean, bere kaleko bat bis zenbakiko etxea. Ehuneko hamar osoko eta hogeita hamabost milareneko partaidetza kuota du.
Kargak: ziurtatzen den finkak karga, ukipen eta mugapen hauek ditu:
Enbargoko prebentziozko idatzoharra, A letrakoa, Copropietarios Calefacción San Juan Bautista (IFZ: H31280266) elkartearen aldekoa, 82/2017 titulu judizialen Betearazpenerako aginduta Tuterako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegian, 5.819,24 euro erreklamatzeko, gehi interes eta gastuen 1.725 euro. Idatzoharra 2019ko azaroaren 7koa da.
Autolikidazioa: lau urtez eragiten die ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren likidazio osagarrien likidazioei, baina libre gelditu da 37,72 euroren ordainetan, 2019ko azaroaren 7an emandako A letrako idatzoharraren marjinan ageri den oharraren arabera.
Katastrokoa: Tuteran, 493. lurzatia, 3. poligonoa, 1. azpiarea, 5. hiri-unitatea. 79 metro koadrokoa. Egun, helbidea hau da: Paloteado kalea 5, 3. A. Ondasun Higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002088128JB.
Pol.Lurz.Azpia.Hu. | Herria Helbidea | Erabilera | Lurzatia | Unitatea |
3-493-1-5 | Tutera, Paloteado kalea 5, 3. A | Etxebizitza | 181,08 | 79,00 |
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko otsailaren 19an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2402935