41. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BAIMENA "La Celada" meatze-ustiategia handitzeko, Tafallako udal-mugartean.

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 1eko 4/2024 Ebazpenaren bidez, ezaugarri hauek dituen meatze-ustiategia handitzeko baimena eman da:

Izena: "La Celada".

Meatze-baliabidea: legarrak.

Udal-mugartea: Tafalla.

Handitzeko eremua: 32. poligonoko 844. lurzatia.

Indarraldia: 11 urte, lehengoratzea eta behin betiko uztea barne.

Entitate sustatzailea: Excavaciones Cañuca SL.

Era berean, lehengoratze plana onesten da, aurkeztu dena Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 1052E/2023 Ebazpenean (2024ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 19koan) adierazitako baldintzak betetzen dituela.

Eta hori guztia argitara ematen da Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Iruñean, 2024ko otsailaren 2an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2401985