40. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Hiri Jarduketarako Plan Berezia, 1. poligonoko 103. lurzatian. Behin betiko onespena

Sunbillako Udalak, 2024ko urtarrilaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Sunbillako Hiri Jarduketarako Plan Berezia, 1. poligonoko 103. Lurzatian.

Luis Fernando Iribarren Egaña da sustatzailea.

Xehetasun-azterketa jendaurrean egon zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero (2022ko apirilaren 28an, 82 zenbakikoan), eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sunbillan, 2024ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea Amets Inda Gorriarán.

Hiri Jarduketarako Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2402019