2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORONTZE
Hiri-jarduketarako plan berezia UE-9 exekuzio unitatean. Behin betiko onespena
2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an, iragarkia argitaratu zen Orontzeko UE-9 exekuzio unitaterako hiri-jarduketarako plan berezia hasiera batez onesteko erabakiari buruz, Maitane eta Amaia Andueza Gastesik, Iñaki Andueza Anautek eta Javier Montes Anduezak sustatuta. Jendaurreko epean ez zuen inork alegaziorik aurkeztu, eta, 2023ko uztailaren 28an egin bilkuran, behin betiko onetsi da hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen duenarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Orontzen, 2024ko otsailaren 9an.–Alkateordea, Silvia Pena Lorente.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2402539