2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1255. lurzatitik 1262.era bitarteko lurzatietan (1.sektoreko 10B etxe-saila). Behin betiko onespena
Aiegiko Udalak, 2017ko uztailaren 13an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Aiegiko Udal Planeko 1. sektoreko 10B etxe-sailerako xehetasun-azterketa. Alfredo Irigoyen Garcíak eta beste batzuek sustatu dute, Carlos Navarro Gutiérrez arkitektoak idatzitako proiektuaren arabera, eta Aiegiko hiri-lurreko ondasunen katastroko 2. poligonoko 1255., 1256., 1257., 1258., 1259., 1260., 1261. eta 1262. lurzatiei eragiten die (Merindad de Tudela kaleko 19, 21, 23, 25, 27, 29, 31 eta 33 zenbakiak).
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Aiegin, 2024ko otsailaren 6an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Xehetasun azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2402796