2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Sakanako Mankomunitateko buruak 2024ko otsailaren 2an 54. Dekretua eman du. Horren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion C mailako gizarte-hezitzailearen lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren arabera hautatutako izangai bat lan-araubide finkoan kontratatzen da, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (247. zk.), abenduaren 12an argitaratu zen, kontratazioari buruz honako hau diolarik Dekretuak:
Horretan guztian oinarrituta, Lehendakariak
EBATZI DU:
1.–Sakanako Mankomunitateko C Mailako Gizarte Hezitzailearen lanposturako, langile finkoko araubidean kontratatzea Begoña Cestau Baraibar.
2.–Hautagaiak bere lanpostuaz jabetu beharko du izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunen epean.
3.–Erabakia Mankomunitatearen web-orrian eta iragarki-taulan argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
Lakuntzan, 2024ko otsailaren 6an.–Mankomunitateko burua, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2402155