40. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ORKOIEN

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, dagozkionak aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari. Izendapena

Orkoiengo alkateak honako ebazpen hau eman zuen 2023ko otsailaren 9an:

Alkatetzaren 2022ko abenduaren 12ko 2022-0851 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezia, abenduaren 12koa), oposizio-lehiaketa bidez bete zedin hirigintzako administrari-ofizialaren lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori dena, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriari (foru lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukaturik, eta kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari jarraikiz, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez,

EBAZTEN DUT:

1. Orkoiengo Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea ondotik aipatzen dena, eta adjudikatzea plantilla organikoko lanpostu huts hau:

11. lanpostua. Hirigintzako administrari-ofiziala: Itziar Del Bosque Olaverri.

2. Izendatutako izangaiari ohartaraztea 2024ko martxoaren 1ean jabetu beharko duela lanpostuaz, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko–), eta jarraikiz, orobat, deialdiaren 11.4 oinarriari.

Baldin epe horretan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, galduko ditu Orkoiengo Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Orkoienen, 2024ko otsailaren 9an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2402503