40. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MÉLIDA

Deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez. Izendapena

Deialdi bat egin zen, oposizio-lehiaketa bidez bete zedin zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, eta argitaratu zen 2023ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 25ean. Hala, probetako epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, Alkatetzaren 2024ko otsailaren 7ko 12024/0024 Ebazpenaren bidez, erabaki zen Efrén Fabo Nacianceno izendatzea, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Melidan, 2024ko otsailaren 7an.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L2402223