2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MARTZILLA
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdiko lanpostua bete gabe uztea
Alkatetzak 2024-0140 Ebazpena eman zuen 2024ko otsailaren 8an. Hona hemen hitzez hitz:
Alkate udalburuaren 2022ko maiatzaren 18ko ebazpen baten bidez onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituena, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa). Aipatu ebazpena 2022ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 24an.
Martzillako San Bartolomé Zahar Egoitzaren Patronatuko buruak 2022ko azaroaren 24an eman ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Zerbitzu Orokorretako 1-05 lanpostua, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori eta haren oinarriak argitara eman ziren 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (berezia), abenduaren 12an.
Laugarren oinarriko 2. puntuan, hamabost egun naturaleko epea ezarri zen eskabideak aurkezteko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe luzaezin hori 2022ko abenduaren 28an bukatu zen.
Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe hori bukatu ondoren, espedientean ez dago eskabide bakar bat ere.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
1.–Lanpostua bete gabe uztea Martzillako San Bartolomé zahar egoitzako Zerbitzu Orokorretako 1-05 lanpostua betetzeko oposizio-lehiaketan parte hartzeko deialdian.
2.–Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoko iragarki-taulan, eta Martzillako Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun-atarian.
3.–Honen berri ematea hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Erabaki horren kontra aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Martzillan, 2024ko otsailaren 8an.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2402326