2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
GOIZUETA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lan postu bat funtzionarioen araubidean oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Goizuetako Udalean zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat funtzionario-araubidean oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 10. oinarria betez (deialdia onetsi zen Alkatetzaren 2022ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ean), oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena egin du izangai honen alde: Fernando Goia Eskudero. Izan ere, izangaiak probak gainditu, eta bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen da, eta lanpostuetarako baldintzak betetzen ditu.
Deialdiaren 11. oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 30 egun naturaleko epearen barruan, izangaiak oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko du Udal Erregistro Orokorrean.
Proposatutako hautagaiari ohartaraztea aipatutako epearen barruan eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez baditu ezin izango dela izendatu, eta bere jarduera guztiak baliogabetuta geratuko direla, deialdian parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik izan dezakeen erantzukizunari kalterik egin gabe.
Argitara ematen da dagokion ondorioetarako.
Goizuetan, 2024 otsailaren 8an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2402376