2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Cintruénigoko Gobernu Batzarrak, 2024ko otsailaren 7an egin bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25eko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari jarraikiz (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzkoa). Deialdia argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (berezia), abenduaren 12an.
Alkatearen 2023ko maiatzaren 18ko 2023-0167 Ebazpenaren bidez, zeina toki-erakundearen web-orrian argitaratu baitzen, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Alkatearen 2023ko ekainaren 20ko 2023-0209 Ebazpenaren bidez, zeina toki-erakundearen web-orrian argitaratu baitzen, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen kontratazio-proposamena, kontuan hartuta zein izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena eta zeinek betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta sartzen ziren deialdiko lanpostuen kopuruan.
Deialdian eskaturiko agiriak aurkeztu ziren, eta egiaztatu zen izangai guztiek betetzen zituztela eskaturiko baldintzak, batek izan ezik. Ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko urtarrilaren 19an hartu erabaki baten bidez, izendapenak egin, eta lanpostuak esleitu ziren; halaber, bete gabe utzi zen musika-irakaslearen A59 lanpostu hutsa (Pianoa eta Gitarra Elektrikoa).
Zegozkien kontratuak 2024ko urtarrilaren 29an sinatu ziren.
Bestalde, eta interesdunak hala eskaturik, Alkatetzaren 2024ko urtarrilaren 29ko 2024-0049 Ebazpenaren bidez, Alex Garcés Diago borondatezko eszedentzian deklaratu zen, beste administrazio publiko batean jarduten zuelako lanpostuaz jabetzeko unean, jatorrizko lanpostua gorde gabe. Eszedentziak ondorioak izan zituen lanpostuaz jabetu zen unetik beretik. Orobat, deialdiaren 11.6 eta 10.4 oinarrietan xedatutakoa aplikaturik, erabaki zen lanpostu hutsa bete zezan prozesua gainditu dutenen zerrendan (deialdiaren 8. eta 9. oinarriak) hurrengo zen eta hutsik gelditutako lanpostuaren baldintzak betetzen zituen izangaiak, hain zuzen ere, Félix Alduán Rincónek.
Deialdian eskaturiko agiriak aurkeztu, eta egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.
Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu da, eta horrek txostena eman du 2024ko otsailaren 5ean, zeinean jasotzen baita indarreko aurrekontuan (2024rako luzatua) badagoela kreditu egokia eta nahikoa lanpostuak betetzetik eratorritako obligazioak finantzatzeko. Gaineratu du, hala ere, 2024ko gastuen behin betiko aurrekontuan jaso beharko dela gastu horretarako kreditu egokia eta nahikoa.
Horrenbestez, eta esleituriko eskudantziak erabiliz,
ERABAKITZEN DA:
1. Lehena.–Honako hau Cintruenigoko Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko:
–Zerbitzu anitzetako enplegatua: Alduán Rincón, Félix.
2. Lanpostu hutsa esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiak 2024ko otsailaren 12an jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek galdu eginen dute Cintruenigoko Udaleko lan-kontratudun finkoa / lanaldi partzialeko aldizkako langile lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.
4. Erabaki hau toki-erakundeko Langileria Alorrera igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta interesdunari jakinaraztea ere; orobat, ohartaraztea ezen ebazpen honen aurka, zeinak administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal direla:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | DESTINOA | DEITURAK ETA IZENA |
A57 | Zerbitzu anitzetako enplegatua | D | Lan-kontratudun finkoa | %100 | Brigada | ALDUÁN RINCÓN, FÉLIX |
Cintruenigon, 2024ko otsailaren 7an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2402336