40. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANDOSILLA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Kalifikazio epaimahaiak proposamena egin du aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi batean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Deialdi hori Alkatetzaren azaroaren 9ko 377/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 21ean); eta Alkatetzaren uztailaren 20ko 290/2023 Ebazpenaren bidez onetsi da Jesús Cortes Berrio kontratatzea Andosillako Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko gisa, peoi lanpostuan aritzeko (13 zenbakia duen lanpostua esleituta).

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Andosillan, 2024ko otsailaren 12an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2402528