1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
346/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe utzi direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 853/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako hainbat lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Bete beharreko lanpostuak ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostuak zeuden. Deialdi hori 2023ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 7an emandako 2040/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko ekainaren 13an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 17an emandako 2534/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun naturaleko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.
Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 18ko 4317/2023 Ebazpenaren bidez, bere horretan bete zen 2023ko uztailaren 27ko 211/2023 Epai irmoa, eta, horren arabera, Ana Carmen Chávarri Ancín andreari eskubidea aitortu zitzaion Tafallako Enplegu Agentzian prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostu huts baten esleipendun izateko; horrekin batera, aldatu egin zen plantilla organikoan 10547 zenbakiarekin identifikatuta dagoen prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostuaren (B mailakoa) atxikipena, Tuterako Enplegu Agentziatik Tafallako Enplegu Agentziara, 2023ko abenduaren 26tik aurrerako ondorioekin, eta Ana Carmen Chávarri Ancín andrea Tafallako Enplegu Agentzian zerbitzu ematen hasi zen 10547 zenbakiko lanpostuaren titular gisa, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostu batean. Horrenbestez, ondoriorik gabe gelditu zen izangai horrek lekualdatze lehiaketan izandako parte-hartzea, eta bidezkoa da deialdiko lanpostuak hutsik gelditu direla deklaratzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea bete gabe utzi direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunen 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.
2. Lekualdatze lehiaketaren hasierako esleipenaren ondorioz hutsik gelditu diren lanpostuak I. eranskinean jaso dira.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari, eta halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–PRESTAKUNTZAKO ETA ENPLEGUKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN LANPOSTU HUTSAK
LANPOSTU ZK. | LEKUALDATZEAREN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA | SEXU DELITUEN ZIURTAG. | HERRIA |
0010543 | NEZ: ALTSASUKO ENPLEGU AGENTZIA | FUNTZIONARIOA | E C1 | | | ALTSASU |
0006232 | NEZ: DONEZTEBEKO ENPLEGU AGENTZIA | FUNTZIONARIOA | E C1 | | | DONEZTEBE |
Iragarkiaren kodea: F2401913