1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
62/2024 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez argitara ematen baita Nafarroako Foru Komunitateko esparruan eskaintzen diren lanpostuen zerrenda, Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne igoerako txandaren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu duten izangaientzat. Prozesu horien deialdia martxoaren 24ko JUS/241/2022 Aginduaren bidez egin zen.
Bat etorriz Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidegoetan sartzeko edo bertara igotzeko hautapen prozesuak arautzeko oinarri komunak ezartzen dituen martxoaren 4ko JUS/291/2019 Ebazpenaren hemeretzigarren oinarrian ezarritakoarekin (martxoaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne igoerako sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesurako deialdia egiten duen martxoaren 24ko JUS/241/2022 Aginduaren 8.1.a) oinarrian ezarritakoarekin (martxoaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarbideari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onesten duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan ezarritakoarekin (abenduaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala),
EBAZTEN DA:
Lehena.–Jendaurrean jartzea Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan bete gabe gelditu diren lanpostuen zerrenda (I. eranskina), herrien izenen ordena alfabetikoaren araberakoa. Lanpostu horiek Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne igoerako sistema orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu duten izangaiei eskaintzen zaizkie, deialdia martxoaren 24ko JUS/241/2022 Aginduaren bidez eginik.
Bigarrena.–Izangaiek Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan aurkeztuko dituzte destino-eskaerak (Iratxeko monasterioaren kalea 22, behea, 31011 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan (urriaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), hamar egun balioduneko epean, gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, lehen aipatutako hautapen prozesuaren deialdiko 8.1.a) oinarrian ezarritakoaren arabera.
Hirugarrena.–Eskabideak ebazpen honen II. eranskinean ageri den ereduari jarraituz beteko dira, honako jarraibide hauen arabera:
a) Eskabide ereduan, eskaintzen diren organo judizial adina destino aukeratzen ahalko dira, organoa, eginkizuna, herria eta probintzia adierazita. Organo judizial bat eskatzearekin, bertan eskaintzen diren lanpostu guztiak eskatzen direla ulertuko da.
b) Destinoak esleituko dira izangaiak hautapen prozesu osoan lortutako hurrenkeraren arabera eta ezarritako lehentasunaren arabera.
c) Lanposturik eskatu ezean edo, behar adina lanpostu ez eskatzeagatik, eskabidean adierazitako lanpostuetatik bat ere egokitzen ez bazaio, esleitu ez den edozein lanpostutan esleituko zaio destinoa nahitaez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako herrien hurrenkera alfabetikoari jarraituz.
Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, ezin izanen da eskabidea ezeztatu edo aldatu.
Bosgarrena.–Destinoak nahitaez esleituko dira, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuko hautapen probetan lortutako puntuazio-ordenaren arabera.
Seigarrena.–Horrela esleitzen diren destinoak behin betikoak izanen dira, lehiaketa bidez lortutakoen balio berekoak, ondorio guztietarako. Horrenbestez, ezin izanen dute lehiaketetan parte hartu behin betiko destinoa esleitzen dien ebazpenaren datatik bi urte iragan arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.
Zazpigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko otsailaren 13an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.
I. ERANSKINA.–KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOKO KIDEGOA, IGOERA TXANDA
ORGANOA | HERRIA | AUTONOMIA ERKIDEGOA | EGINKIZUNA | LANPOSTU KOP. |
LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA | AGOITZ | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 2 |
LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA | AGOITZ | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
BARAÑAINGO BAKE EPAITEGIA | BARAÑAIN | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
ZARRAKAZTELUKO BAKE EPAITEGIEN IDAZKARITZEN ELKARTZEA | ZARRAKAZTELU | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
NOAINGO BAKE EPAITEGIEN IDAZKARITZEN ELKARTZEA | NOAIN | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 1. ATALA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 2 |
NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 2. ATALA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 3. ATALA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 2 |
EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO 1. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 2 |
MERKATARITZA ARLOKO 1. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 2 |
ZIGOR ARLOKO 3. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
ZIGOR ARLOKO 5. EPAITEGIA (EAI) | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 2 |
LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA (ERREGISTRO ZIBILA) | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 2 |
LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 3 |
LEHEN AUZIALDIKO 10. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 2 |
LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 2 |
JUS. AUZ. NAG.-LAGUNTZA ZERBITZUA (Zigor arloko 3. Epaitegiari atxikia aldi baterako) | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
JUS. AUZ. NAG.-LAGUNTZA ZERBITZUA (Zigor arloko 5. Epaitegiari atxikia aldi baterako) | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
KOMUNIKAZIO ETA BETEARAZPEN EGINTZEN ZERBITZU ERKIDEA | IRUÑA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA | TAFALLA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA | TAFALLA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 2 |
DEKANOTZA-LAGUNTZA ZERBITZUA (Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiari atxikia aldi baterako) | TAFALLA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
DEKANOTZA-LAGUNTZA ZERBITZUA (Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiari atxikia aldi baterako) | TAFALLA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA | TUTERA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA | TUTERA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
DEKANOTZA-LAGUNTZA ZERBITZUA (Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegia) | TUTERA | NAFARROA | KUDEAKETA P. ETA A. | 1 |
II. ERANSKINA.–Destino-eskabidearen eredua, gainditu duten pertsonentzat (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F2402766