1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko ikus-entzunezkoen teknikari-ofiziala izateko lanpostu huts bat oposizio bidez betetzekoa (funtzionario-araubidekoa eta C mailakoa). Izendapena.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2024ko otsailaren 12an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Bukatu da Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko Ikus-entzunezkoen teknikari-ofizial postu bat –funtzionario-araubidekoa eta C mailakoa– betetzeko oposizioa (PER20230030), zeinaren deialdia 2023ko ekainaren 8ko 71. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2023ko ekainaren 16ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen.
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2024ko urtarrilaren 22an hartutako erabakiaren bidez, onetsi zuen Miren Gurutze Ongay Domench andrearen alde epaimahai kalifikatzaileak egindako izendapen-proposamena, zeina 2024ko urtarrilaren 26ko 11. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta 2024ko otsailaren 6ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen.
Zerbitzu Orokorretako buruak txostena egin du interesdunak deialdiko 8.3 oinarrian adierazita dagoen dokumentazio guztia behar den epean eta moduan aurkeztu izanari buruz. Hartara, txosten hori ikusita eta deialdiko 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, honako hau
ERABAKITZEN DA:
1. Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, ikus-entzunezkoen teknikari-ofizial gisa, teknikari-ofizialen kidegoan, jarraian aipatzen den izangaia:
MIREN GURUTZE ONGAY DOMENCH ANDREA
2. Ezartzea izendatuak hilabeteko epea izanen duela, izendapena jakinarazten zaionetik aitzina, bere karguaren jabetza hartzeko.
3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea eta zerbitzuburu guztiei igortzea.
4. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.
Iruñean, 2024ko otsailaren 12an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.
Iragarkiaren kodea: F2402663