1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
18E/2024 EBAZPENA, otsailaren 1ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Leire Elizalde Goñi andrea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzari atxikitako Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako, 2024ko otsailaren 2tik aurrerako ondorioekin.
Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuan proposatu da Leire Elizalde Goñi andreak bete dezala Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzari atxikitako Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko burutza. Funtzionarioa da bera, zehazki, Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko Proiekzio Instituzionalaren eta Nafarroa Markaren Zerbitzuko administraria.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, atalburuak, bulegoburuak edo ataletik beheragoko beste unitate batzuetako buruak beste departamentu bateko langileen artetik izendatzen direnean bitarte baterako, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko dela.
Hala ezartzen baitu bere lehenbiziko xedapen gehigarrian otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaio.
Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuaren 12.ñ) artikuluak ematen dizkidan eskumenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Leire Elizalde Goñi andrea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzari atxikitako Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako, 2024ko otsailaren 2tik aurrerako ondorioekin.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzari eta Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Lehendakaritza eta Berdintasuneko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalari, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta hari atxikitako Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Atalari.
Iruñean, 2024ko otsailaren 1ean.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.
Iragarkiaren kodea: F2401908