40. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

347/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Gotzon Bedialauneta Arrizabalaga jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduren deialdiak, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 123/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 928/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaien aldeko izendapen proposamena egin zuen kalifikazio epaimahaiak. Proposamen hori deialdiaren webguneko fitxan argitaratu zen 2023ko azaroaren 27an.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 18ko 4317/2023 Ebazpenaren bidez, bere horretan bete zen 2023ko uztailaren 27ko 211/2023 Epai irmoa, eta, horren arabera, Ana Carmen Chávarri Ancín andreari eskubidea aitortu zitzaion Tafallako Enplegu Agentzian prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostu huts baten esleipendun izateko; horrekin batera, aldatu egin zen plantilla organikoan 10547 zenbakiarekin identifikatuta dagoen prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostuaren (B mailakoa) atxikipena, Tuterako Enplegu Agentziatik Tafallako Enplegu Agentziara, 2023ko abenduaren 26tik aurrerako ondorioekin, eta Ana Carmen Chávarri Ancín andrea Tafallako Enplegu Agentzian zerbitzu ematen hasi zen 10547 zenbakiko lanpostuaren titular gisa, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostu batean. Horrenbestez, ondoriorik gabe gelditu zen izangai horrek lekualdatze-lehiaketan izandako parte-hartzea.

Ebazpen hori ikusita, merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko sarrera-prozeduratik kentzen da plantilla organikoan 10547 zenbakiarekin identifikatuta dagoen lanpostua. Beraz, ezinezkoa da lanpostu hori aukeratu zuen pertsona izendatzea.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gotzon Bedialauneta Arrizabalaga jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko, eta 6232 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua esleitzea, zeina Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Doneztebeko Enplegu Agentziari atxikita baitago. Lanpostu horrek Donezteben du destinoa, eta C1 euskara mailako eskakizuna du.

2. Izendatutako izangaiak lanpostuaren jabetza hartu beharko du 2024ko martxoaren 1ean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Adieraztea Gotzon Bedialauneta Arrizabalaga jaunak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.

4. Ebazpen hau igortzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2401912