1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
11/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Pablo Luis Rodríguez Redín jauna Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitatearen Prozesu Berezien Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, hala xedatzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Era berean, beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da. Espedientean jasotzen dira Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren adostasuna eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eman aldeko txostena.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Pablo Luis Rodríguez Redín jauna Kontabilitatearen Prozesu Berezien Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Foru agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko otsailaren 1ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2401939