40. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

10E/2024 FORU AGINDUA, otsailaren 5ekoa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoko kideak izendatzen dituena.

1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legeak Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoa sortu zuen, gaian eskuduna den departamentuaren menpe.

Martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretuaren bidez, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoaren osaera zehaztu zen. Foru dekretu horren 2. artikuluak ezartzen duenez, memoria historikoaren arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru agindu bidez izendatuko dira batzordeko kideak, erakunde eskudunek proposatuta, hala badagokio.

1. artikuluan aipatutako erakundeei kontsulta egin ondoren, eta martxoaren 26ko 34/2014 Foru Dekretuaren 2. eta 3. artikuluetan eskatzen diren betebeharrak bete ondoren (artikulu horietan, Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoko kideak izendatzeko eta kargutik kentzeko prozedurak arautzen dira, hurrenez hurren), bidezkoa da izendapen berriak egitea. Espedientean jaso dira kide berriak izendatzeko proposamenak.

Horrenbestez, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 239/2023 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren martxoaren 5eko 17/2020 Foru Aginduaren bidez izendatu ziren Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoko kide hauek:

–Martín Zabalza Arregui jauna.

–José Miguel Gastón Aguas jauna.

–Javier Arakama Urtiaga jauna.

–Pedro Rascón Macías jauna.

–Jesús Sesma Sesma jauna.

–Iñaki Pradini Olazábal jauna.

–Eloísa Ramírez Vaquero andrea.

–Francisco Javier Caspistegui Gorasurreta jauna.

–David Álvarez Yanguas jauna.

–José Ignacio Arbizu Marturet jauna.

–Ángel Garmendia Amuchastegui jauna.

–Jesús Lacalle Valencia jauna.

2. Honako hauek izendatzea Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoko kide:

–Martín Zabalza Arregui jauna, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusia.

–José Miguel Gastón Aguas jauna, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Nafarroako Memoriaren Institutuko zerbitzuko zuzendaria, zeinak bere gain hartuko baititu batzordeko idazkari lanak.

–Pedro Rascón Macías jauna, Nafarroako Parlamentuak izendatua.

–Irantzu Zabalza Aguirre andrea, Nafarroako Parlamentuak izendatua.

–Jesús Sesma Sesma jauna, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko titularrak izendatua.

–Iñaki Pradini Olazábal jauna, auzitegi-medikuntzako teknikaria, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko titularrak izendatua.

–Eloísa Ramírez Vaquero andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoak izendatua.

–Francisco Javier Caspístegui Gorasurreta jauna, Nafarroako Unibertsitateak izendatua.

–Mikel Oteiza Iza jauna, Atarrabiako alkatea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko Batzorde Betearazleak izendatua.

–José Ignacio Arbizu Marturet jauna, 36an Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkartearen ordezkaria.

–Ángel Garmendia Amutxastegui jauna, "Amapola en el Camino/Bideko Mitxingorria" elkartearen ordezkaria.

–Jesús Lacalle Valencia jauna, NASERTICeko Laborategiko Arloko burua.

3. Foru agindu hau interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko otsailaren 5ean.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2402075