2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera.
Aldaketa funtsezkoa. Osagai elektronikoen egitea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Espediente zenbakia: 1005/2023.
Sustatzailea: CEBB Cableados SLU.
Jarduera: osagai elektronikoak egitea.
Tokia: El Escopar industrialdea (1. poligonoko 1333., 551. eta 596. lurzatiak).
Azkoienen, 2023ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2317126