4. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

428E/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatzen dituen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Agindua aldatzen duena.

2022ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14koan, argitara eman zen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea sortu eta arautzen duena.

5. artikuluak ezartzen du ezen, osaerari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordearen osaera diziplina anitzekoa izanen dela eta mundu zientifikoan edo juridikoan bioetika arloan kualifikazio egiaztatua eta frogatutako gaitasuna duten profesionalek osatuko dutela, gizon eta emakumeen arteko oreka bermatuz, nolanahi ere. Osasun arloko eskumena duen departamentuko titularrak 5 urterako izendatuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak; izendapen hori beste aldi baterako ere luzatzen ahalko da, baina behin bakarrik.

2022ko ekainaren 10ean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Foru agindu horretan, Catalina Napal Lecumberri andrea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izendatu zuten, bioetikaren arloan prestakuntza eta esperientzia egiaztatua duten medikuntzako, erizaintzako, psikologiako, gizarte-laneko, farmaziako eta osasun zientzietako beste lanbide batzuetako profesionalen artetik aukeraturik (abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretuaren 5.2.a) artikulua).

2023ko urriaren 5ean, Catalina Napal Lecumberri andreak karguari uko egin zion. Horren ordez, eta adierazitako esparruaren barruan, M.ª del Mar Astiz Lacunza andrea izendatzea proposatzen da, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko gizarte-lanaren unitateko gizarte-langilea.

Abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretuaren 5.2 c) artikuluaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordean giza eta gizarte zientzien arloan izen handia duen kide bat egonen da gutxienez. Esparru horretan, maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Aginduaren bidez, izen handiko hiru pertsona izendatu ziren. Horietako bat Javier Tejada Palacios jauna zen, zeinak 2023ko urriaren 11n jakinarazi baitzuen uko egiten ziola batzordekide karguari. Azaldutakoagatik, ez da beharrezkoa eremu zehatz horretarako beste izendapenik egitea.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaren arabera eta Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea sortu eta arautzen duen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretuaren 5. artikuluaren arabera,

AGINTZEN DUT:

1. Catalina Napal Lecumberri andrea eta Javier Tejada Palacios jauna Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izatetik kentzea, haiek eskatuta.

2. María del Mar Astiz Lacunza andrea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izendatzea.

3. Foru agindu hau Catalina Napal Lecumberri andreari, Javier Tejada Palacios jaunari eta María del Mar Astiz Lacunza andreari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordera eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko abenduaren 19an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2317924