4. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

10. poligonoko 370. herri-lurzatiaren okupazioa, ur kanalizazio bat egiteko

Carcarko Udalak, 2023ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Onestea 10. poligonoko 370. herri-lurzatiaren 7,01 m²-ren okupazio-espedientea, Sesmako Uda­lak sustatutakoa, Sesmako aerodromoa hornitzeko ur kanalizazio bat egiteko, oinarri hartuta aurkeztutako agiri grafikoak.

b) Aipatu okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea.

c) Espedientea 15 egunean edukitzea jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 215. artikuluan ezarritakoarekin, eta behar den ediktua Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

d) Alegaziorik egiten ez bada, espedientea bidaliko zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalari, bidezkoa bada onets dezan.

Carcarren, 2023ko azaroaren 23an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2316705