2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABAIGAR
Larreen aprobetxamendurako eskaera, herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren bidez
Abaigarko Udalak, 2023ko azaroaren 22an egin bilkura arruntean, erabaki zuen prozedura abiatzea larreen aprobetxamendua esleitzeko, herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidez. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatuari jarraikiz.
Adjudikazioa jasotzeko eskubidea dutela uste duten interesdunek hura eskatzen ahalko dute, eskubide horren frogagiriak erantsita, udal honen Idazkaritzan dauden baldintzen arabera.
Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Abaigarren, 2023ko azaroaren 23an.–Alkatea, Álvaro Pérez de Aransolo Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2316549