1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
4308/2023 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizialen eta sistema informatikoetako ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketan bidez betetzeko prozedurari, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 854/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako hainbat lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Bete beharreko lanpostuak ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean sistema informatikoetako teknikari-ofizialen lanpostuak zeuden. Deialdi hori 2023ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 4an emandako 1577/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2023ko maiatzaren 12an.
Geroago, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abuztuaren 2an emandako 2638/2023 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan sartutako lanpostu hutsak zehaztu ziren, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun naturaleko epea ireki zen lanpostu hutsak aukeratzeko.
Deialdian ezarritakoari jarraikiz lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiatzaileei lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizialen eta sistema informatikoetako ofizialen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, lanpostuak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2. Lehiakideei adieraztea 2024ko urtarrilaren 8a izanen dela lanpostu eta destino berriez jabetzeko eta lanean hasteko eguna. Ekitaldi horiek Hezkuntza Departamentuko eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietan izanen dira, kasuan kasukoan.
3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:
a) Ignacio Izpura Irurzun jaunaren eta Gorka Ilundain Gorriti jaunaren kasuan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian dauden lehiakideak baitira, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, lanpostuaren jabetza-hartze hori behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.
b) Zerbitzuko zuzendaritza bat edo burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, zuzendaritza edo burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.8 oinarrian ezarritakoarekin.
c) Administrazio honetan edo beste batean zerbitzu-eginkizunetan ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du zerbitzu-eginkizunei bukaera ematea.
d) Jarduneko zerbitzura itzultzeagatik behin-behineko atxikipena duten lehiakideen kasuan, esleitutako lanpostuaz jabetzen badira, horrek eraginen du behin-behineko atxikipen horri bukaera ematea.
e) Lanpostuaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiakideen kasuan, jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe, eta lehengo egoeran jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, jabetza-hartzearen eguna baino lehen jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.
f) Era berean, lanpostuaz jabetzeko egunean erditzeko lizentzia hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran nahiz oporretan dauden lehiakideen kasuan, ulertuko da jabetza-hartzearen egun horretan berean jabetzen direla lanpostu berriaz. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua egin beharko dute, eta egoera horietako batean daudela frogatu.
g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa; hori guztia, bat etorriz deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin. Hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek aukera izanen dute lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko, lanaldi partzialekoa, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.
4. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu diren 9 lanpostuak II. eranskinean jaso dira.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2023ko abenduaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
IZENA | LANPOSTU ZK. | LEKUALDATZEAREN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA | SEXU DELITUEN ZIURTAG. | HERRIA |
IZPURA IRURZUN, IGNACIO | 0005579 | SUSTAPEN ETA ERALDAKETA DIGITALAREN ZERBITZUA | FUNTZIONARIOA | | Bai | | IRUÑA |
ILUNDAIN GORRITI, GORKA | 0039030 | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | | Bai | Bai | IRUÑA |
II. ERANSKINA.–HUTSIK GELDITU DIREN LANPOSTUAK
LANPOSTU ZK. | LEKUALDATZEAREN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA | SEXU DELITUEN ZIURTAG. | HERRIA |
0039032 | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | E C1 | Bai | Bai | IRUÑA |
0039039 | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | | Bai | Bai | IRUÑA |
0039040 | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | | Bai | Bai | IRUÑA |
0039068 | HEZKUNTZA ZN | FUNTZIONARIOA | E C1 | Bai | | IRUÑA |
0008320 | SUSTAPEN ETA ERALDAKETA DIGITALAREN ZERBITZUA | FUNTZIONARIOA | | Bai | | IRUÑA |
0066471 | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | | | | IRUÑA |
0066603 | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | | Bai | | TUTERA |
0067870 | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | | Bai | | IRUÑA |
0071765 | O-NOZeko ZERBITZU ZENTRALAK | FUNTZIONARIOA | | | | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F2317938