1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
286E/2023 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Inmaculada Osta Gámez andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Bulego Teknikoaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, merezimendu-lehiaketa bidez burutza bat lortu zenetik sei urte igaro ondoren, burutza bitarte baterako beteko da, beste deialdi bat egin arte. Inmaculada Osta Gámez Bulego Teknikoaren Ataleko buru izendatu zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 1050/2016 Ebazpenaren bidez, merezimendu-lehiaketa egin ondoren.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 244/2023 Foru Dekretuaren 12. artikuluak emandako ahalmenekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Inmaculada Osta Gámez andrea, Nafarroako Foru Ogasuneko Bulego Teknikoaren Ataleko burua, kargutik kentzea. Kargua 2023ko abenduaren 20an utziko du, eta hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Foru Ogasuneko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari. behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko abenduaren 15ean.–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.
Iragarkiaren kodea: F2317798