1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1084E/2023 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien ordezkoak izendatzen dituena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Administrazio Publikoko gainerako buruak, hots, aurreko bi apartatuetan aipatu ez direnak, hierarkikoki zer organoren menpe dauden, horri egokituko zaio haien ordezkoak hautatzea, salbu eta horren gaineko berariazko arauren bat dagoenean.
Agindu horren 6. atalaren arabera, ordezkoen izendapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.
Horrenbestez, aipatutako legezko agindu horrekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
a) Airearen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Atala.
b) Uraren Kalitatearen eta Obra Hidraulikoen Atala.
c) Klima Aldaketaren aurkako Ekintzak Koordinatzeko Atala.
2. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
a) Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atala.
b) Ingurumen Ikuskapenen Atala.
c) Hondakinen Atala.
d) Berrikuntzaren eta Europako Proiektuen Atala.
3. Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
a) Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atala.
b) Ingurumen Ebaluaziorako Atala.
c) Arrantza Kudeaketarako Atala.
4. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
a) Baso Plangintzarako Atala.
b) Basoak Kudeatzeko Atala.
c) Ehiza Kudeaketarako Atala.
5. Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, Ingurumena Zaintzeko Ataleko buruak ordeztuko du aldi baterako.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko abenduaren 18an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2317882