1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4268/2023 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Amaia Arandia Miura andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Elikatearen arloko I+G+b Ataleko burua.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 21ean emandako 1759/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Amaia Arandia Miura andrea izendatu zuten, sei urterako, Elikatearen arloko I+G+b Ataleko buru, garai hartan Garapen Ekonomikorako Departamentua zen horretan aritzeko. Postu horrek 10303 zenbakia du plantilla organikoan.
Azaroaren 15eko 252/2023 Foru Dekretuaren bidez –2023ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23koan–, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta burutza hori kendu.
Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du ezen merezimendu lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta unitate organikoa kentzen bada kasuan kasuko departamentuaren edo erakunde autonomoaren egitura organikoaren aldaketa baten ondorioz; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko d) letran.
Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 19.7 artikuluak ezartzen duenez, burutza lortu duen funtzionarioak lanpostu horretan aritzeari uzten dionean, jatorrizko atxikipen eremu organikoan zituen mailari eta lanpostuari zegozkien zereginetara itzuli beharko du berehala. Halaber, xedatzen du, salbuespen gisa eta lanpostua utzitako funtzionarioak hala eskatuta, beste atxikipen eremu bateko lanpostu batera itzultzen ahalko dela, betiere zerbitzuaren beharrek horretarako aukera ematen badute.
2005eko maiatzaren 30ean zuzendaritza nagusi honek emandako jarraibideek, zuzendaritzako edo burutzako lanpostuetan langileak izendatzeari eta horiek kargua uzteari dagokienez, ezartzen dute langilea bere mailari eta lanpostuari dagozkien zereginetara itzultzeak ez duela ekarriko eremu horretan egiaz dagoen plantilla handitzea, zein den ere uzten duen zuzendaritzaren edo burutzaren atxikipen eremua (bera edo beste bat).
Horrenbestez, aipatutako jarraibideekin bat, eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalak proposatuta, bidezkoa da nekazaritzako ingeniariaren lanpostu hau esleitzea Amaia Arandia Miura andreari: 2463 zenbakiduna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari atxikia.
Kontuan hartuta, kasu honetan, burutza kentzeak burutza hori uztea dakarrela zuzenean, bidezko den gauza bakarra da ebaztea noiz izanen den kargu-uztea eta noiz itzuliko den bere lanpostura bere mailari eta lanpostuari dagozkien zereginak gauzatzera; eta halaxe egiten da.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Amaia Arandia Miura andrea, garai bateko Garapen Ekonomikorako Departamentuko Elikakatearen arloko I+G+b Ataleko burua (postu horrek 10303 zenbakia du plantilla organikoan). Atalburutza horretan aritzeko azken eguna 2023ko azaroaren 23a da.
2. Adieraztea Amaia Arandia Miura andrea nekazaritzako ingeniari lanpostura itzuli behar dela 2023ko azaroaren 24an, hain zuzen, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari atxikitako 2463 zenbakia duen lanpostura.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, eta interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko abenduaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2317787