4. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2024ko lan egutegia

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2024ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Alkateak ohiko osoko bilkurak egiteko egunen berri eman du; horiek eginen dira, hain zuzen, martxoaren 12an, ekainaren 10ean, irailaren 10ean, eta abenduaren 10ean.

Ikusirik 250/2023 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2024ko jaiegunen egutegi ofiziala (2023ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 23koa).

Ikusirik Udalbatzak aurkeztutako proposamena, aho batez erabaki da:

Lehenbizikoa.–Tebas-Muru Artederretako Udalaren 2023rako lan egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2024rako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 28a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 29a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 1a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 16a: herriko jaieguna.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.

Bigarrena.–Urteko lanorduen banaketa hau ezartzea: administrazioko urteko lanaldian benetako lanorduen kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.

Tebas-Muru Artederretako Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua honela banatuko da:

a) Eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.

b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.

c) Lan ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun balioduna izanen da, baina zerbitzurik gabekoa, uztailaren 26a.

Aurreko apartatuetan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko familia-arrazoiengatik, lana eta familia kontziliatzeagatik edo zerbitzuaren beharrengatik lanaldi bereziren bat dutenei, murriztua edo malgua. Horiek berariazko lan akordioa izanen dute.

Hirugarrena.–Lanaldiko atsedenaldia honela arautzea: Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez hogei minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 13:00etara bitartean hartzen ahalko da.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tebas-Muru Artederretako Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Tebas-Muru Artederretan, 2023ko abenduaren 13an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2317461