1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
5/2024 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, abenduaren 21eko 246/2023 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena.
Akats bat atzeman da Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 246/2023 Ebazpenean, zeinaren bidez "Nafarroako Gaita" eta "Gaitarako Danborra" espezialitateak inskribatu baitziren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan, Erriberriko "Jesús García Leoz" udal musika eskolak eman ditzakeen irakaskuntzen atalean.
Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak egindako txostena aztertu da.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren abenduaren 21eko 246/2023 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez "Nafarroako Gaita" eta "Gaitarako Danborra" espezialitateak inskribatzen dira Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan, Erriberriko "Jesús García Leoz" udal musika eskolak eman ditzakeen irakaskuntzen atalean. Hauxe da zuzenketa:
Ebazpen horren 2. apartatuan,
Honako hau dioen tokian:
"Bonbardinoa, Kantua, Klarinetea, Zeharkako Flauta, Nafarroako Gaita, Gitarra, Pianoa, Saxofoia, Gaitarako Danborra, Tronboia, Tronpa, Tronpeta eta Biolina."
Honako hau behar du:
"Bateria, Bonbardinoa, Kantua, Klarinetea, Zeharkako Flauta, Nafarroako Gaita, Gitarra, Gitarra elektrikoa, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Gaitarako Danborra, Tronboia, Tronpa, Tronpeta eta Biolina."
2. Ebazpen hau Erriberriko Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ezertan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak. Bestalde, administrazio publiko ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaritzara, Arte Ikasketen Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2024ko urtarrilaren 26an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2401843