1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, 2024ko otsailaren 7koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena, nahitaez desjabetzeko.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren martxoaren 29ko 19/2023 Foru Aginduaren bidez, behin-behinean onetsi zen trazadura-proiektu hau: "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)".
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abenduaren 5eko 95/2023 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi ziren "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)" izeneko trazadura-proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Proiektu honen helburua da autobiderako sarbide bat egitea, Iruñerako noranzkoan, Irurtzungo eta inguruko udalerrientzat (Izurdiaga, Errotz, Urritzola eta abar); izan ere, herri horiek ez daukate, gaur egun, autobiderako sarbide hurbilik, eta Iruñera joateko N-240-A errepidea hartu behar dute. Xede horrekin, komeni da obrei ahalik eta lasterren ekitea. Hala, behar diren lursailak eskuratzeko tramiteak arintzeko, ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu behar da, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, nahitaez desjabetzeko.
2. Ukitutako ondasun eta eskubide horiek eskuratzeko kalkulatu den gastua 47.980,18 eurokoa dela ezartzea, 2024ra luzatutako 2023ko gastu-aurrekontuko "Izurdiaga-A-15 lotura" izeneko 220002 22100 6010 453234 partidaren kargura ordainduko dena.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
4. Erabaki hau jakinaraztea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta kontu-hartzailetza delegatuari.
Iruñean, 2024ko otsailaren 7an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2402176