39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1826. lurzatian. Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkateak 2024ko otsailaren 6an eman 18. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da hiri-jarduketarako plan berezi bat 1. poligonoko 1826. lurzatian, Villatuertako S-4 desagregazio unitatean, Ega Perfil SLk sustatua, bertako eraikigarritasuna gehitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, planak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa bete beharrez (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Villatuertan, 2024ko otsailaren 7an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2402193