39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun-azterketa U.I. 4ko 1. sektorean, U2.5-1ean. Hasierako onespena

Tuterako Gobernu Batzarrak, 2024ko otsailaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Tuterako U.I. 4ko 1. sektorean, U2.5-1ean, Urban Domus Toloño SLk sustatua, bat etorriz Altrum Arquitectura, SLPk idatzitako proiektuarekin.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Tuteran, 2024ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2402078