2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei prestazio ekonomikoak emateko 2024an. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 743305.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/743305).
Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, ez dutenak behar adinako baliabide ekonomiko propiorik, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.
Xedea: pertsonen eta/edo familien oinarrizko beharrei erantzutea, eremu hauetan:
–Etxebizitza eta jabeen erkidegoa.
–Etxebizitzaren oinarrizko hornidurak.
–Nutrizioa eta higienea.
–Osasunarekin lotura duten laguntzak.
–Helduen prebentzio, gizarteratze eta prestakuntzako beharrei erantzutea.
–Txikilandia udal ludoteka.
–Tafallako Haur Eskola.
–Eskolako materialak.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es web-orrian eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.
Zenbatekoa: 27.000 euro. Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira: "0-23111-4800000 Gizarte-larrialdietarako transferentziak".
Deialdi honetarako ezarritako zenbatekoa handitzen ahalko da, beharrezkoa bada eta ez bada exekutatzen deialdi honetako oinarrietan adierazitako aurrekontuko partida beraren kargura egiten diren gainerako deialdietan.
Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2024ko azaroaren 30era arte, baldin aurrekontuko kontsignazioa mantentzen bada.
Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.
Tafallan, 2024ko urtarrilaren 5ean.–Gizarte Zerbitzuen zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.
Iragarkiaren kodea: L2402367