39. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Arau subsidiarioen aldaketa, 1. poligonoko 1896. lurzatian. Hasierako onespena

Lodosako Udalak, 2024ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehena.–Hasiera batez onestea aldaketa puntual bat egitea Lodosako udal-planeamenduko araudi subsidiarioetan, 1. poligonoko 1896. lurzatiari dagokionez, bat etorriz izen bereko agiri teknikoko edukiarekin eta zehaztapenekin. Agiri hori Udaleko arkitekto Luis Turiel Díazek idatzi du.

Bigarrena.–Hasierako onespena jendaurrean jartzea hilabetez, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Nafarroan editatzen diren egunkarietako batean, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere.

Hirugarrena.–Behin betiko onetsiz gero, ez da beharrezkoa izanen espediente bat izapidetzea kalifikazio juridikoa aldatzeko, hala xedatzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103.3 a) artikuluak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Interesdunek Lodosako Udalaren gardentasun atarian eskuratzen ahalko dute espedientea.

Lodosan, 2024ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2402060